ONGI ETORRI "PC TABLETARA"


Blog berri hau hezkuntzari aplikaturiko teknologia berri baten gainean oinarrituta dago, PC TABLET-etan, hain zuzen ere.

Tablet-PCak gailu berriak direnez gero, hasteko zer diren azalduko dugu, eta ondoren, horien erabilera, ordenagailu berri hauei buruzko oinarrizko ezagutzak izan ditzazuen, eta azken finean, zertarako erabil daitezkeen jakin dezazuen.

PC-Tabletekin familiarizatu eta gero, gure benetako helburuari ekingo diogu:
PC TABLET-ak hezkuntza formalean nola erabili, hain zuzen ere. Azken finean, zertarako baliagarri izan daitezkeen, nola erabili behar diren gailu hauek ikaskuntza prozesuan onuragarriak izan daitezen, zertarako ez diren komenigarriak, eta abar luze bat.

Bukatzeko, blog honen irakurle izango zareten horien guztien parte hartzea eskatzen dugu, web orri hau tresna bideratzaile eraginkorra bihurtu dadin; horretarako gonbidatuta zaudete galderak eta ekarpenak egitera, edo zuen nahia ezein izanik gurekin kontaktuan jartzera.

Agur bero bat PC-TABLETAko moderatzaileen partez


Zer da PC Tablet-a?


PC Tablet-a, ordenagailu portatil baten itxura dauka, berezitasun batekin, izan ere honek ukimen-pantaila bat du. Pantaila honetan boligrafo magnetiko baten bidez pantailan agertzen denarekin elkarreraginean jardun gaitezke (idatzi, mugitu, marraztu, ...), hori bai, bakarrik boligrafo mota honen bidez, ez beste edozein boligrafo edota hatzen bidez. Portatil bat denez gero, teklatua erabiltzeko aukera ematen digu ere, baina esan beharra dago bi Tablet PC mota ezberdin daudela. Alde batetik, bihurgarria izango genuke: honek portatilaren itxura bera dauka, baina ireki ondoren pantaila giratu eta koaderno moduan bihurtu dezakegu. Bestalde, arbela deiturikoa: mota honetako ordenagailuak, pantaila eta teklatuak banaturik ditu, teklatua pantailari entxufatu behar izanik.

Argazkian argi ikus daitekenez, PC Tableta tolestuz, banako pantaila bihurtzen da, eta horretan boligrafo berezi horrekin lan egiten da.


Tablet Pc batek erabiltzen duen software-a beste edozein ordenagailuk erabiltzen duenaren berdina da, beraz, beste ordenagailuekin egiten duguna honekin ikusi eta eralda daiteke, interneten sar gaitezke... Hala ere, honek erabiltzen duen edizioak (Windows XP Tablet edition) pantailaren gainean idazten duguna automatikoki mekanografiatzeko, eta saguarekin eta teklatuarekin egin genezaken edozein ekintza egiteko aukera ematen digu.

Asteasuko Pello Errota Herri Ikastetxea

Pello Errota ikastetxean aspalditik izan ditu teknologia berriekiko begirunea, esaterako, 1994. urtean ikastolarentzat ordenagailu batzuk lortzea izan zen irakasle eta gurasoen nahi nagusienetarikoa. Baina zuten aurrekontua ikusiz, bigarren eskukoak erosi zituzten. Prozesu luze baten ondoren, 2003. urtean haien hezkuntza proiektua eta eskaintza hobetze arren, "Berriztapena" deituriko proiektu bat martxan jarri zuten, ematen zuten hezkuntza teknologia berriekin gaurkotzean oinarrituta zegoena.

Ikastolak 16 PC Tablet portatil eskuratu zituen erakunde batzuek oparituta, eta horiek erabilita, LH-ko 4.mailako ikasleekin "Berriztapena" proiektua frogatzen hasi ziren.

Plan hauek aurrera eraman ahal izateko, irakasleen formakuntza ezinbestekoa da. Bi ikastaro ezberdinetan jarduten dira irakasleak, alde batetik Hezkuntza Sailak bideratutako ikastaro zehatzak (software eta aplikazio ezberdinetakoak), eta bestalde, eskolak berak antolatutakoak, eskolan erabiltzen denari egokitutakoak.

Irakasleak ez dira haurren hezte prozesuan parte hartzen duten bakarrak, izan ere, gurasoek lan horretan eginkizun handiena dute. Hori dela eta, Asteasuko ikastolan, bertako ikasleen gurasoak teknologia berrien munduan murgiltzen laguntzea jarri dute helburutzat, guraso horiek, aldi berean, haien seme- alabei lagun diezaieten.

Bideo honetan ikastolari buruzko azalpen labur bat eta PC Tablet-ekin nola lan egiten den ikusi.



Pello Errota ikastetxeari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, sar zaitez lotura honetan; proiektu honen eta beste arloen gaineko zehaztapenak ikusi ahal izango dituzu.

Ariño teknologietan aitzindari


klik egin argazkian bideoa ikusteko

Bideo honetan, elkarrizketa ezberdinen bitartez herri honetako harrera teknologikoa nolakoa izan den ikus daiteke, eta irakasle eta ikasleek beraien egunerokotasunean PC Table-ak nola eta zertarako erabiltzen dituzten argi eta garbi ikus dezakezue.

Guraso, ikasle eta irakasleen aldetik esfortzu handia suposatu zien baliabide berritzaile honekin jardutea, batez ere beraiek Microsoft enpresak luzatutako 16 PC Tablet-ak besterik ez zituzten eta gainerako material guztia beraiek sortuz joan behar izan ziren, hala nola, unitate didaktikoak, ariketak, ebaluatze fitxak, etab...

Beraz, esan dezakegu bideo honek pertsona askorentzat ezezaguna zen mundu berri honetan murgiltzen lagunduko dituela. Harrigarria da teknologia hauek existitzea, eta are gehiago dagoeneko hezkuntzan erabilera zabala edukitzea.

Aragoien egindako apostua

Ariño (Teruel) eta Arén (Huesca)-eko herri eskoletan PC Tabletek izan zuten harreraren emaitzak ikusi eta gero, Aragoiko Gobernuak baliabide hau zabaltzea erabaki du erkidego horretako Lehen Hezkuntzako beste 85 eskola publikoetara. Hau lortu ahal izateko, lehengo 18.000 arbel digitalez hornitu dituzte eskola horiek, irakasle eta ikasleek teknologia berri hauen funtzionamendua ezagutzeko eta gero Tablet PC-ak barneratzerakoan horiei buruzko ezagupen minimoak eduki ditzaten.



Proiektu hau hirietako eta herri txikietako biztanleek ikasteko aukera paretsuak izan ditzaten jarri da martxan, herri batean bizi den haurra, hiri batean bizi balitz edukiko lituzkeen zerbitzu digital berdintsuetaz baliatu ahal izateko.

Aragoiko Hezkuntza Sailak, PC Tabletak erabiliko diren eskoletako irakasleriarentzako formakuntza ikastaroak prestatu ditu, hauek teknologia berri hauetan jarduten ikasi eta irakasten ikasteko, eta nola ez, haiengan motibazioa pizteko.

Berri osoa hemen klikatuz ikus dezakezue.

2005eko artikulu honetan irakurritakoa hausnartu ondoren, argi ikusten da erakunde ezberdinek baliabide teknologiko berri hau ezagutu eta gero, apostu egin nahi izan dutela, diru pila bat inbertituz eskolak hornitzeko, arrakastatsua eta hezkuntzaren garapenerako onuragarria dela uste izan dutelako.

Ohiko paper alea eta boligrafoa baino erakargarriagoa eta motibagarriagoa dela dudarik gabe esan daiteke, eta beraz, haurrak haien klaserako lanak Tablet PCarekin egiten ari direnean, gustura ibiliko dira, bai matematikako eragiketak egiten, nola ingurumen zientziak ikasten.

Proiektu hau orain dela hiru urte hasi zen, eta aurre ikusten zen orain bukatuta egongo zela, baina behar den aurrekontua ikusita, ez gaude ziur Aragoiko Hezkuntza Sailak bukaeraraino jarraitu duenik. Hala balitz, bestalde, nola ziurtatu parte hartuko duten irakasle guztiak Tablet-en erabilera ikasteko, haien denbora librean horrekin jarduteko programa berriak ezagutzeko, ariketak planifikatzeko, eta beste eginbehar asko burutzeko prest egongo diren?

Amets moduan saltzen den hezkuntza pribilegiatuaren lagin hau eraginkorra izan ahal, bai, baina, lortuko da berez eraginkor bihurtzea?
Ametsak betetzea polita da, beraz, aukera eman diezaiogun proiektu honi!

Eta DBHn, ZER?

Beste sarrera batean, aipatzen genuen nola Ariñoko ikastetxeko ikasleak PC Tabletak oinarria zireneko proiektu batean murgilduta zeuden.
Gaur, jada, ikasle horiek DBHra iritsi dira. Badirudi ikasle hauek arazorik gabe integratu direla etapa honetan, izan ere, errendimendu maila altua izaten ari dira; baina Bigarren Hezkuntzako errealitatea oso bestelakoa da LHn zutenarekin alderatuz.

Haur horiek beste modu batean ikasi zuten PC Tabletak integratzen zituen proiektu horretan, baina hor bertan bukatzen da teknologiaren ibilbidea, bigarren hezkuntzan, Jose Antonio Blesak dioenez, ez baitzaio jarraipenik ematen.
Proiektu honetan murgilduta dauden eskolak beraiek dira DBHn jarraipenik ez dutelaz kexatzen direnak.

Informazio hau guztia jorratzen duen artikulua hemen aurki daiteke, El Pais egunkarian, baina guk gure aportazioa egin nahi genuke gai honen gainean.

Proiektu aitzindari hauetan parte hartu zuten haurrentzako, ziur aski onuragarria izan zen hezkuntza berriztatzaile hori, baina orain etapaz aldatu direla eta baliabide hauek aurkitzen ez dituztenez, aurreko bitartekarietara itzuli beharrean aurkitzen dira, arkatza eta papera, alegia.
Zer egingo luke 50 urteko enpresa- gizonak bere Rolex-a lapurtuko baliote?, edo 5 urteko umeak, horri goxokia kentzekotan?


Ikaskuntza, izatez ez da haurrek gustora egiten duten zerbait (eskolara joan, liburuak, lanak...), ez da batere erakargarria; proiektu honek barneratzen zituen tresnak, ikaskuntza prozesua erakargarri eta haurren gustoko egiten zuen, haurrek ikasi nahi zuten !!! Baina goxokia kendu diete DBHra iritsi direlako; eta orain zer?

Jada ohituak zeuden PC Tablet-ekin lan egitera, eta orain betiko metodo aspergarri eta neketsuetara bueltatu behar.
Ikasle "gaituak" ziren, errendimendu maila altua lortu zuten teknologia berriez baliatuz, horiekin lan egitea gustatzen zitzaielako, eta lan egin nahi zutelako. Planteatu beharko genuke ea ikasle horien errendimendu maila jeitsiko litzateken bitartekari teknologikoak erabiltzeko aukera kentzerakoan; izan ere, boligrafo eta koadernoarekin lan egitea ez da erakargarria, ez motibagarria, ez haurren gustokoa.

Norainoko diru premiak behar dira baliabide teknologiko hauek DBH eta Batxilergora zabaltzeko? Eta irakasleriaren formakuntza bermatzeko? Horiek dira proiektu hauen teoriaren hutsune handienak, orain erabilgarritasuna ziurtatuta dagoenean.

Hutsuneak formakuntzan

Aurreko ekarpenaren jarraipen bezala, PC Tablet-ak eta beste baliabide teknologikoak erabiltzeko irakasleen formakuntzan dauden gabeziak aipatuko ditugu.
Bai magisteritzako ikasketetan eta baita irakaskuntzara bideratutako beste ikasketetan ere, unibertsitatetik hutsune handiak daude. Gaur egungo eta etorkizuneko maisu- maistra eta irakasleek formakuntza zabalagoa behar dute jarri zaizkien eginbeharrak betetzeko.

Irakasleek zeharreko gaitasun gehiago eskuratu beharko lituzkete haien "irakasten ikasteko" prozesuan; IKT-en (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) hastapenetan formakuntza iraunkorra izan beharko lukete batez ere. Izan ere, teknologia mota ezberdinak gero eta gehiago txertatzen ari dira ikasgeletan (ordenagailuak, proiektoreak, arbela digitalak, software berezia...), ikasten laguntzeko oso lagungarriak izan daitezkenak.

Zoritxarrez, gaur egun oraindik ez dago formazio handirik unibertsitatean. Ondorioz, irakasleek formazio ikastaroetan parte hartu behar dute, haien denbora librea horretarako jarriz. Noski, hori hezitzaile bakoitzaren borondatea da, eta asko ez daude prest berezko laneguna bukatu eta gero horrekin jarraitzeko, erretze egoera batera iritsiko bailirateke.

Hezitzaile askok haien denbora libreari uko egiten diote formakuntza ikastaroetan sartzeko, baina irakasleriaren mugikortasuna dela eta, askotan prozesu bukaezina da: finkoa ez den irakasle bat teknologia batean hezi, irakasle hori zentroz aldatu, eta etorriko den berria hezten hasi behar.

Etorkizuneko hezitzaileen ikasketetan IKT-ak sakonki lantzearen onura-hartzailea formazio eta hezkuntza sistema guztia izango da, baina batez ere, ikasleria, lan horren guztiaren jasotzaileak izango direnak.


klik egin irudiaren gainean, argazki gehiago ikusteko.

PC Tablet-entzako software-a

Esan bezala, PC Tablet-ak irakaskuntzan indar handiarekin sartzen ari dira, horretarako, eskoletarako aproposak diren programa edota softwareak egin behar izan dira. Honekin batera, hasiera batean bezero dirudunentzat zuzenduta zeuden gailuak, azken urteetan haurrentzako moldatu behar izan dituzte, enpresa garrantzitsuek bezero pontentzial honen eskaera handia somatu baitute. Beraz, PC Tablet-ak ere, beraien programa egokiekin atera dituzte merkatura.

Berrinkuntza guzti hauei esker, ordenagailu portatil mota hauen erabilpenean ausartzen diren ikastetxeetako irakasle zein ikasleek, erraztasun handiagoz erabili ahal izango dituzte. Gainera, programa hauek hainbat eginkizun desberdin egiteko aukera ematen dute, hala nola, hizkuntzak ikasteko jolasak, musika sortzeko, matematikako eragiketak egiteko, kalkulagailua, marrazteko aukera ematen dutenak, eta beste hainbat arlotarako baliabide bereziak.


Hemen PC Tablet-arako diren programa bereziak eransten dizkizuegu. (klik egin ondorengo irudietan).



Aipatzekoa da, software hauek PC Tablet-etan erabiltzeko bereziak direla, honekin esan nahi dugu, gailu hauek ukimenezko pantaila eta boligrafo magnetikoa erabiltzeko aukera ematen dutenez, bi berezitasun hauetara moldatuak daudela. Beraz, PC Tablet bat ez den beste edozein ordenagailuetan ezin dira erabili.


Bideo honetan, adibidez, fisika irakasteko erabiltzen den programa bat: "Crayon Physics Deluxe".

PC Tablet-ekin ikasten

IKT-ak, bereziki PC Tablet-ak, gelan erabiltzen oinarrizko gaitasunak lortzen lagun gaitzakete.

Gailu hauek erabiltzea baimentzen dio ikasleari bere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista izatea, eta hezitzailea da prozesu honen bideratzailea aldaketa metodologiko honen barruan. Izan ere, berrikuntza hauek konstruktibismoa edo ikaskuntza kooperatiboa, beste metodoligia mota batzuen artean, indartzen laguntzen dute; eskolaren xedea ez da informazio eta ezagutzen transmisioa, baizik eta oinarrizko gaitasunen garapena eragitea.

Hezkuntzaren nahia lortzeko, Tablet PC-a eta ikasgelan aurki daitezken beste materialak tresna eraginkorrak izan daitezke gaitasun ezberdinen hazkundea pairatzeko curriculum arlo guztietan.

Ondorengo esteketan arlo ezberdinetara bideratutako ekarpenak aurkituko dituzue.




Matematikak PC Tablet-az baliatuz



Gelan matematikak eta edozein beste arlo landu behar ditugunean, oso garrantzitsua da ikasi beharrekoaren testuinguratzea egitea.
Hamartarrekin gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egitea, eskolan eta bizitza errealan egiten ditugun jarduerak dira. Askotan, ikaleek, zentzurik gabeko eta testuinguru zehatz batean kokatuta ez dauden eragiketa bukaezinak egin behar dituzte, orriak eta orriak betez, eta horiek menperatzen dituztenean, haientzako interesik ez duten buruketak egiten hasten dira.

Lan koadernoetan aurkitzen ditugun ariketak el lituzke inoiz heldu batek egingo, ez dietelako bere ezaguerei eduki esanguratsurik eskaintzen, beste gauzen artean buruketa horien datuak ez direlako benetazkoak; izan ere, kilo bat patatak ez du 3´5 € balio.

Hala eta guztiz ere, interneteko zerbitzuak erabita, prestatzen ditugun ariketak testuinguratu ditzakegu, hau da, testuinguru batean sartu. Adibidez, hamartarrekin eragiketak egin behar dituztenean, interneten haien intereseko produkturen baten salneurria bilatu, eta horrekin buruketak egin (kamiseta baten prezioa); hori ikasleentzako zentzuduna bihurtuko litzateke, eta beraz, PC Tablet-ek horrekin lagun gaitzakete. Gainera, bi baliabide horiek elkartuz, ariketa moten aniztasuna handituko litzateke, eta ikaskuntza egoera ezberdinak jorratuko lituzkete, haien interes eta grinei erantzukizuna emanez.

Orain arte esan bezala, zenbait eduki multimedia programekin landuko dira (Math Journal programa erabiliz, adibidez), baina ez da inoiz lan koadernoa ahaztu behar, DBHra iristen direnean hori izango baita ziur- aski haien lan tresna, eta horretara ohituta egon behar dutelako, ez bakarrik matematiken kasuan, baizik eta baita beste ezein arlotan ere.

Hizkuntzak Tablet-ekin


Hizkuntzekin matematekekin gertatzen zaigun berdina gertatzen da, hizkuntza edozein dela ere. Internet, PC Tablet-ekin eskuragarri dugula beti, tresna bikaina bihurtzen da ikasleen intereseko materiala aurkitzeko. Adibidez, testu motak lantzen gaudenean, bertatik testu liburuetatik baino eduki erakargarriagoak dituzten artikuluak har ditzakegu.

Bestalde, lan egiterako garaian, Tabletak, lan eredu ezberdinak egitea, fitxak eranstea, ziriborroak egin eta horien gainean aldaketak pairatzea, testuak ekoiztea... ahalbidetzen digu, gure lana eta ikasleen lana erraztuz.

Proiektu ezberdinak plantea daitezke, aldizkariak adibidez, zeinen bitartez, zeharreko moduan, gramatika eta ortografia landuko diren, irudimenaz eta beste gaitasunetaz gain.

Zuzenketak, banaka edo talde osoaren aurrean egin daitezke, bigarren kasuan arbela digitala erabiliz. Prentsa digitala irakur daiteke, eta gaitegi gehiagotara eta osatuagoetara heldu. Beti ere, matematiken kasuan lan koadernoak erabiltzen utzi behar ez direla esaten genuen bezala, hizkuntzen kasuan, hiztegiak erabiltzen jarraitu behar dira, liburu aleak, eta noski, liburutegia eta horren funtzionamendua.

Idazketa indartzeko, BLOGak erabil daitezke, banakakoak, gelakoak...
Baliabide honek modu errazean haurrek haien ekoizpenak sarera igotzea ahalbidetzen du; ziur gustatuko zaiela haien guraso edo gelakideek horietara iritsi ahal izatea, eta egindako lana guztiekin konpartitzea.

Beste arlo batzuk Ukimen ordenagailuekin

Ingurumena, musika, heziketa fisikoa, plastika....


Nola alda daiteke arlo horien ikaskuntza PC Tablet bat eskuragarri badugu?
Ba berez, berdintsu jarrituko luke; Tabletak, erraztasun bat suposatzen du, informazioari dagokionez limitaziorik gabeko liburu bat denez gero, eta ikasleriarentzat motibazio pizgarri bat delako. Beraz, gailu hauek gure eskuetan jarriko dutena, baliabide anitzagoak eta erakargarriagoak izango dira, orain arteko gauza berdinak eta baita gauza berriak ikasteko ere, eta batez ere, etorkizunera moldatzeko. Izan ere, teknologia berriak dira etorkizunaren isla argiena.


Musikan, adibidez, partituren idazketa landu daiteke, edo multimedia programak erabili musika editatzeko. Horrek beste interes bat ematen dio arloari, praktikoagoa, anitzagoa, bizitza errealetik gertuago dagoena...

Matematiketan eta Literatura edo Hizkuntzetan berdina esan genuen euskarri teknologiko honi buruz. Honekin internetez baliatu gaitezke informazioa bilatzeko eta beste hainbat gauzetarako, eta programa asko eta asko daude horiekin ikasteko. Horretaz gain irakasleak prestatutako materiala landu (informazioa jaso, ariketak egin, eskemak, mapa kontzeptualak, irudiak...) baina beti ere, eta hau da garrantzitsuena, beste baliabideak ahaztu gabe: entziklopediak, bestelako liburuak, koaderno eta artxibadorearen erabilpena mantendu... ohitura horiek ez galtzeko, beti erabilgarri izan baitaitezke.

Elkarrizketa - Oihane Urmeneta


Jarraian, Oihane Urmeneta Soin Hezkuntzako irakaslea izango den Añorgatarrari egin genion elkarrizketa ipiniko dugu. Bera, ikastola bateko irakaslea izan daitekeen heinean, jorratzen ari garen teknologia berrien eta bereziki PC Tablet-en inguruko galdera batzuk luzatu genizkion, hauekiko irakasleek azaltzen duten jarrera zein den ezagutzeko

Beraz, gehiago luzatu gabe hemen duzue elkarrizketa idatzirik:

Lehenik eta behin, ba al dakizu zer den PC Tablet bat? Deskribatzeko gai izango zinateke?

Egia esan, PC Tablet-ei buruz ezer gutxi dakit, soilik ordenagailu moduko gailu txiki bat dela eta hezkuntzan poliki poliki sartzen ari den tresna bat dela; non ikasleek gailu honen bitartez informazioa jaso eta ariketa ezberdinak burutu dezaketen.

Erlazioren bat izan duzu mota honetako edo beste motako teknologia berriren batekin zure hezkuntza barruan? Zein?

Mota honetako gailuak zuzenean ez ditut eskura izan unibertsitateko hiru urte hauetan, baina azken urtean izan dugun Teknologia Berriak ikasgaian hauen inguruko informazioa jaso dugu. Hala ere, aipatu beharra, dago, ikasgai honetan ordenagailuarekin burutu daitezkeen hainbat lan eta programa ezagutu ditugula: photostory, cmaptools, lim, webquest…

Nola ikusten duzu teknologia berrien murgiltzea eskola barruan?

Argi dago, azken hamarkadan teknologia berrien erabilera eta eskaintza gora egin duela eta horrek gizartean aldakuntza bat ekarri du. Baina, uste dut, aldakuntza hau hezkuntza arloan ez dela asko nabaritu. Izan ere, badirudi gure gurasoen garaiko hezkuntza sistema bera erabiltzen dela, hau da, irakasleak informazioa bota eta ikasleak informazio hori jaso. Eta eskuragarri ditugun baliabide teknologiko berriak hauek pixkanaka- pixkanaka hezkuntzan sartu beharko genituzke, ikaskuntza esanguratsua eman dadin. Horretarako irakasle eta ikasleen rolak aldatu beharra daude.

Zuk zure klaseetan erabiliko al zenituzke? Erabili ezkero nola edo zertarako?

Ni heziketa fisikoko irakaslea naizen heinean, soin hezkuntzako saioetan noizean behin erabiliko nituzke, esate baterako, kirol bat lantzen dudanean, hasieran edo bukaeran, kirol horren informazioa eskuratzeko edo unitate bukaeran zer ikasi duten ikasteko. Bideoak, lim-en bitartez ariketak, webquest-arekin proiektu bat burutzea (kirol horretarako materiala burutzea…)….

Uste duzu gaur egun ikastoletan dauden irakasleak hauek erabiltzeko prest egongo liratekeela?

Irakasleok baliabide hauen efikaziaz edo garrantziaz konturatu behar gara, izan ere, sarritan haurrek ikus-entzunezko baliabideekin arreta eta jakin-mina areagotzen zaie. Eta hori horrela dela jakinda, baliabide hauek aprobetxatu behar ditugu.

Unibertsitatetik teknologia berrietan formakuntza onarekin atera zarela uste duzu ala pentsatzen duzu ikastaro edota bestelako formakuntzen beharra izango duzula?

Unibertsitatetik, formakuntza minimo batekin atera naiz eta orain ikastaro edo ikastaroen bidez jasotako edukiak garatu eta sakondu beharra daukat. Baina, teknologia berrien kasuan bezala, gainontzeko ikasgaiekin, izan ere, karrera amaitutzat egotea ez du esan nahi erabat formatuta zaudela. Bizitza guztia ikasten egon beharra dago, garaietara moldatuz.

Betiko liburu eta teknologia berrien erabilpenari dagokionez, bietatik bakarrarekin geratuko zinateke ala bien arteko oreka lortzen saiatuko zinateke?

Teknologia berriak sartzearen alde banago ere, liburuak ere ikasgelan presente egon behar dira. Izan ere, ezin dugu gailu baten menpe egon, garunak buelta asko eman behar ditu eta.

Zer pentsatzen duzu honi guztiari buruz? Zure iritzia adierazi.

Bukatzeko, aipatzea gustatuko litzaidake, irakasleok interesa eta ikasteko prestutasun eta gogoa erakutsi behar dugula hezkuntza sistema zaharkitu eta garai berrietara moldatu gabeko hezkuntza hau aldatzeko. Hala ere, onartzen dut, ez dela lan makala, denbora mordoa eskaini behar baitzaio gailu hauen ikaskuntzari.

PC Tablet-en abantailak

PC Tabletak erabiltzeak eskaintzen dituen abantailak asko dira:
  • Ordenagailuan eskuz idazteko aukera.
  • Interneteko konexioa edozein momentuan izatea.
  • Informazio eguneratuagoa izateko aukera ematen du, eta honekin batera, irakasleak ikasleen gustukoak edo gertuagokoak diren ariketak proposatzeko aukera.
  • Alde batetik bestera eramateko duen mugikortasun erraza.
  • Arbel digitalean ikasle batek egindako lana ikusi eta zuzentzeko aukera, gela guztiaren aurrean.
  • Kritikak intentzio konstruktibistarekin egiteko aukera, eta hauek onartzeko kapazitatea sor dezake. Besteen iritziak entzun, eztabaidatu eta errespetatuz.
  • Multimedia programak eskuragarri izatea.
  • Motibazioa handituko da, eta lanak hobekiago eta txukunago egingo dituzte, ikastea gustatuko zaielako.
  • Etorkizunerako prestatzen dira, baliabide teknologikoak erabiliz.
  • Ikasleek gailu bakar batean ikasgai guztietako liburu, informazio, lan eta ariketak izan ditzakete, motxilan eraman beharreko pisua gutxituz.
  • Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio jarraia bermatzen du, hau da, ikasgelako ekintzetaz gain, ikasleak etxekolanak egiten ari diren bitartean laguntza jaso dezakete.
  • Jarraian dauden irudietan klik eginda, web orri batzuetara sartuko zarete, zeinetan Mintzaira Idatziaren Nahastean esku hartzeko PC Tablet-ek eman dezaketen laguntza azaltzen duten:
PC Tablet-ak ekartzen dituzten abantailak ikusita eta gure ikasgeletan horietaz baliatzeko aukera izanez gero, pena bat izango litzateke testu liburuak edo lan koadernoak balira erabiltzea, kontuan izanda hauekin eskuratu daitezken errekurtso guztiak.

Liburuak vs. Teknologia Berriak


"Ez ditugu zuhaitz gehiago hil behar izango horietatik papera ateratzeko eta liburuak egiteko, izan ere, teknologia berriak indartsu murgiltzen ari dira gure gizartean, eta nola ez hau irudikatzen duen hezkuntzan, eta beraz eskuragarri dugu informatika eta internet-aren bidez, behar dugun informazio guztia eta liburuetan bilatu nahi dugun edozein eduki."


Zer iruditzen zaizue hau? Komenigarria da betiko baliabideak guztiz alboratzea?

Web orrialde honetan, hori esaten duten aipuak aurkitu ditugu, eta teknologia berriek hartzen ari duten abiadura dela eta, gero eta presentzia handiagoa dute eskolan eta gizartean. Teknologia berrien eta orain arte erabili diren baliabideen arteko oreka mantendu behar dugu? Hortaz, liburuak erabiltzen jarraitu behar al dira, bi baliabideak elkarren arteko osagarri izan daitezen? Liburuak eta baliabide zaharrak desagertzearen aldekoa zara?
Zein da zure iritzia? Postea ezazu komentario bat zure iritziarekin.