Eta DBHn, ZER?

Beste sarrera batean, aipatzen genuen nola Ariñoko ikastetxeko ikasleak PC Tabletak oinarria zireneko proiektu batean murgilduta zeuden.
Gaur, jada, ikasle horiek DBHra iritsi dira. Badirudi ikasle hauek arazorik gabe integratu direla etapa honetan, izan ere, errendimendu maila altua izaten ari dira; baina Bigarren Hezkuntzako errealitatea oso bestelakoa da LHn zutenarekin alderatuz.

Haur horiek beste modu batean ikasi zuten PC Tabletak integratzen zituen proiektu horretan, baina hor bertan bukatzen da teknologiaren ibilbidea, bigarren hezkuntzan, Jose Antonio Blesak dioenez, ez baitzaio jarraipenik ematen.
Proiektu honetan murgilduta dauden eskolak beraiek dira DBHn jarraipenik ez dutelaz kexatzen direnak.

Informazio hau guztia jorratzen duen artikulua hemen aurki daiteke, El Pais egunkarian, baina guk gure aportazioa egin nahi genuke gai honen gainean.

Proiektu aitzindari hauetan parte hartu zuten haurrentzako, ziur aski onuragarria izan zen hezkuntza berriztatzaile hori, baina orain etapaz aldatu direla eta baliabide hauek aurkitzen ez dituztenez, aurreko bitartekarietara itzuli beharrean aurkitzen dira, arkatza eta papera, alegia.
Zer egingo luke 50 urteko enpresa- gizonak bere Rolex-a lapurtuko baliote?, edo 5 urteko umeak, horri goxokia kentzekotan?


Ikaskuntza, izatez ez da haurrek gustora egiten duten zerbait (eskolara joan, liburuak, lanak...), ez da batere erakargarria; proiektu honek barneratzen zituen tresnak, ikaskuntza prozesua erakargarri eta haurren gustoko egiten zuen, haurrek ikasi nahi zuten !!! Baina goxokia kendu diete DBHra iritsi direlako; eta orain zer?

Jada ohituak zeuden PC Tablet-ekin lan egitera, eta orain betiko metodo aspergarri eta neketsuetara bueltatu behar.
Ikasle "gaituak" ziren, errendimendu maila altua lortu zuten teknologia berriez baliatuz, horiekin lan egitea gustatzen zitzaielako, eta lan egin nahi zutelako. Planteatu beharko genuke ea ikasle horien errendimendu maila jeitsiko litzateken bitartekari teknologikoak erabiltzeko aukera kentzerakoan; izan ere, boligrafo eta koadernoarekin lan egitea ez da erakargarria, ez motibagarria, ez haurren gustokoa.

Norainoko diru premiak behar dira baliabide teknologiko hauek DBH eta Batxilergora zabaltzeko? Eta irakasleriaren formakuntza bermatzeko? Horiek dira proiektu hauen teoriaren hutsune handienak, orain erabilgarritasuna ziurtatuta dagoenean.

No hay comentarios: