Aragoien egindako apostua

Ariño (Teruel) eta Arén (Huesca)-eko herri eskoletan PC Tabletek izan zuten harreraren emaitzak ikusi eta gero, Aragoiko Gobernuak baliabide hau zabaltzea erabaki du erkidego horretako Lehen Hezkuntzako beste 85 eskola publikoetara. Hau lortu ahal izateko, lehengo 18.000 arbel digitalez hornitu dituzte eskola horiek, irakasle eta ikasleek teknologia berri hauen funtzionamendua ezagutzeko eta gero Tablet PC-ak barneratzerakoan horiei buruzko ezagupen minimoak eduki ditzaten.



Proiektu hau hirietako eta herri txikietako biztanleek ikasteko aukera paretsuak izan ditzaten jarri da martxan, herri batean bizi den haurra, hiri batean bizi balitz edukiko lituzkeen zerbitzu digital berdintsuetaz baliatu ahal izateko.

Aragoiko Hezkuntza Sailak, PC Tabletak erabiliko diren eskoletako irakasleriarentzako formakuntza ikastaroak prestatu ditu, hauek teknologia berri hauetan jarduten ikasi eta irakasten ikasteko, eta nola ez, haiengan motibazioa pizteko.

Berri osoa hemen klikatuz ikus dezakezue.

2005eko artikulu honetan irakurritakoa hausnartu ondoren, argi ikusten da erakunde ezberdinek baliabide teknologiko berri hau ezagutu eta gero, apostu egin nahi izan dutela, diru pila bat inbertituz eskolak hornitzeko, arrakastatsua eta hezkuntzaren garapenerako onuragarria dela uste izan dutelako.

Ohiko paper alea eta boligrafoa baino erakargarriagoa eta motibagarriagoa dela dudarik gabe esan daiteke, eta beraz, haurrak haien klaserako lanak Tablet PCarekin egiten ari direnean, gustura ibiliko dira, bai matematikako eragiketak egiten, nola ingurumen zientziak ikasten.

Proiektu hau orain dela hiru urte hasi zen, eta aurre ikusten zen orain bukatuta egongo zela, baina behar den aurrekontua ikusita, ez gaude ziur Aragoiko Hezkuntza Sailak bukaeraraino jarraitu duenik. Hala balitz, bestalde, nola ziurtatu parte hartuko duten irakasle guztiak Tablet-en erabilera ikasteko, haien denbora librean horrekin jarduteko programa berriak ezagutzeko, ariketak planifikatzeko, eta beste eginbehar asko burutzeko prest egongo diren?

Amets moduan saltzen den hezkuntza pribilegiatuaren lagin hau eraginkorra izan ahal, bai, baina, lortuko da berez eraginkor bihurtzea?
Ametsak betetzea polita da, beraz, aukera eman diezaiogun proiektu honi!

No hay comentarios: