Elkarrizketa - Oihane Urmeneta


Jarraian, Oihane Urmeneta Soin Hezkuntzako irakaslea izango den Añorgatarrari egin genion elkarrizketa ipiniko dugu. Bera, ikastola bateko irakaslea izan daitekeen heinean, jorratzen ari garen teknologia berrien eta bereziki PC Tablet-en inguruko galdera batzuk luzatu genizkion, hauekiko irakasleek azaltzen duten jarrera zein den ezagutzeko

Beraz, gehiago luzatu gabe hemen duzue elkarrizketa idatzirik:

Lehenik eta behin, ba al dakizu zer den PC Tablet bat? Deskribatzeko gai izango zinateke?

Egia esan, PC Tablet-ei buruz ezer gutxi dakit, soilik ordenagailu moduko gailu txiki bat dela eta hezkuntzan poliki poliki sartzen ari den tresna bat dela; non ikasleek gailu honen bitartez informazioa jaso eta ariketa ezberdinak burutu dezaketen.

Erlazioren bat izan duzu mota honetako edo beste motako teknologia berriren batekin zure hezkuntza barruan? Zein?

Mota honetako gailuak zuzenean ez ditut eskura izan unibertsitateko hiru urte hauetan, baina azken urtean izan dugun Teknologia Berriak ikasgaian hauen inguruko informazioa jaso dugu. Hala ere, aipatu beharra, dago, ikasgai honetan ordenagailuarekin burutu daitezkeen hainbat lan eta programa ezagutu ditugula: photostory, cmaptools, lim, webquest…

Nola ikusten duzu teknologia berrien murgiltzea eskola barruan?

Argi dago, azken hamarkadan teknologia berrien erabilera eta eskaintza gora egin duela eta horrek gizartean aldakuntza bat ekarri du. Baina, uste dut, aldakuntza hau hezkuntza arloan ez dela asko nabaritu. Izan ere, badirudi gure gurasoen garaiko hezkuntza sistema bera erabiltzen dela, hau da, irakasleak informazioa bota eta ikasleak informazio hori jaso. Eta eskuragarri ditugun baliabide teknologiko berriak hauek pixkanaka- pixkanaka hezkuntzan sartu beharko genituzke, ikaskuntza esanguratsua eman dadin. Horretarako irakasle eta ikasleen rolak aldatu beharra daude.

Zuk zure klaseetan erabiliko al zenituzke? Erabili ezkero nola edo zertarako?

Ni heziketa fisikoko irakaslea naizen heinean, soin hezkuntzako saioetan noizean behin erabiliko nituzke, esate baterako, kirol bat lantzen dudanean, hasieran edo bukaeran, kirol horren informazioa eskuratzeko edo unitate bukaeran zer ikasi duten ikasteko. Bideoak, lim-en bitartez ariketak, webquest-arekin proiektu bat burutzea (kirol horretarako materiala burutzea…)….

Uste duzu gaur egun ikastoletan dauden irakasleak hauek erabiltzeko prest egongo liratekeela?

Irakasleok baliabide hauen efikaziaz edo garrantziaz konturatu behar gara, izan ere, sarritan haurrek ikus-entzunezko baliabideekin arreta eta jakin-mina areagotzen zaie. Eta hori horrela dela jakinda, baliabide hauek aprobetxatu behar ditugu.

Unibertsitatetik teknologia berrietan formakuntza onarekin atera zarela uste duzu ala pentsatzen duzu ikastaro edota bestelako formakuntzen beharra izango duzula?

Unibertsitatetik, formakuntza minimo batekin atera naiz eta orain ikastaro edo ikastaroen bidez jasotako edukiak garatu eta sakondu beharra daukat. Baina, teknologia berrien kasuan bezala, gainontzeko ikasgaiekin, izan ere, karrera amaitutzat egotea ez du esan nahi erabat formatuta zaudela. Bizitza guztia ikasten egon beharra dago, garaietara moldatuz.

Betiko liburu eta teknologia berrien erabilpenari dagokionez, bietatik bakarrarekin geratuko zinateke ala bien arteko oreka lortzen saiatuko zinateke?

Teknologia berriak sartzearen alde banago ere, liburuak ere ikasgelan presente egon behar dira. Izan ere, ezin dugu gailu baten menpe egon, garunak buelta asko eman behar ditu eta.

Zer pentsatzen duzu honi guztiari buruz? Zure iritzia adierazi.

Bukatzeko, aipatzea gustatuko litzaidake, irakasleok interesa eta ikasteko prestutasun eta gogoa erakutsi behar dugula hezkuntza sistema zaharkitu eta garai berrietara moldatu gabeko hezkuntza hau aldatzeko. Hala ere, onartzen dut, ez dela lan makala, denbora mordoa eskaini behar baitzaio gailu hauen ikaskuntzari.

1 comentario:

Jon dijo...

Elkarrizketa hau ikasgaiaren hasieran eta bukaeran egin behar zen... Horrela Ohianek Teknologia berrien inguruko iritsian izandako aldaketa ikusteko aukera izango zen.
Originala benetan ¡¡¡