ONGI ETORRI "PC TABLETARA"


Blog berri hau hezkuntzari aplikaturiko teknologia berri baten gainean oinarrituta dago, PC TABLET-etan, hain zuzen ere.

Tablet-PCak gailu berriak direnez gero, hasteko zer diren azalduko dugu, eta ondoren, horien erabilera, ordenagailu berri hauei buruzko oinarrizko ezagutzak izan ditzazuen, eta azken finean, zertarako erabil daitezkeen jakin dezazuen.

PC-Tabletekin familiarizatu eta gero, gure benetako helburuari ekingo diogu:
PC TABLET-ak hezkuntza formalean nola erabili, hain zuzen ere. Azken finean, zertarako baliagarri izan daitezkeen, nola erabili behar diren gailu hauek ikaskuntza prozesuan onuragarriak izan daitezen, zertarako ez diren komenigarriak, eta abar luze bat.

Bukatzeko, blog honen irakurle izango zareten horien guztien parte hartzea eskatzen dugu, web orri hau tresna bideratzaile eraginkorra bihurtu dadin; horretarako gonbidatuta zaudete galderak eta ekarpenak egitera, edo zuen nahia ezein izanik gurekin kontaktuan jartzera.

Agur bero bat PC-TABLETAko moderatzaileen partez


1 comentario:

Anónimo dijo...

Blog benetan zoragarria, Borja Jurio eta Iñigo Herrero.
Eskola batean irakasle naiz, eta egia esan ez nuen berririk teknologia hauei buruz, baina zuen bloga irakurri eta gero, liluraturik gelditu naiz tramankulu berri hauekin. Izan ere, ikastolako zuzendaritzari pc-tableten eransketa aztertzeko eskaera egin dut, eta beharbada, posible izango da mailaren baterako (hasteko)erosketaren bat egitea.

Eskerrik asko berriro ere zuen lanagatik.