Matematikak PC Tablet-az baliatuz



Gelan matematikak eta edozein beste arlo landu behar ditugunean, oso garrantzitsua da ikasi beharrekoaren testuinguratzea egitea.
Hamartarrekin gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egitea, eskolan eta bizitza errealan egiten ditugun jarduerak dira. Askotan, ikaleek, zentzurik gabeko eta testuinguru zehatz batean kokatuta ez dauden eragiketa bukaezinak egin behar dituzte, orriak eta orriak betez, eta horiek menperatzen dituztenean, haientzako interesik ez duten buruketak egiten hasten dira.

Lan koadernoetan aurkitzen ditugun ariketak el lituzke inoiz heldu batek egingo, ez dietelako bere ezaguerei eduki esanguratsurik eskaintzen, beste gauzen artean buruketa horien datuak ez direlako benetazkoak; izan ere, kilo bat patatak ez du 3´5 € balio.

Hala eta guztiz ere, interneteko zerbitzuak erabita, prestatzen ditugun ariketak testuinguratu ditzakegu, hau da, testuinguru batean sartu. Adibidez, hamartarrekin eragiketak egin behar dituztenean, interneten haien intereseko produkturen baten salneurria bilatu, eta horrekin buruketak egin (kamiseta baten prezioa); hori ikasleentzako zentzuduna bihurtuko litzateke, eta beraz, PC Tablet-ek horrekin lagun gaitzakete. Gainera, bi baliabide horiek elkartuz, ariketa moten aniztasuna handituko litzateke, eta ikaskuntza egoera ezberdinak jorratuko lituzkete, haien interes eta grinei erantzukizuna emanez.

Orain arte esan bezala, zenbait eduki multimedia programekin landuko dira (Math Journal programa erabiliz, adibidez), baina ez da inoiz lan koadernoa ahaztu behar, DBHra iristen direnean hori izango baita ziur- aski haien lan tresna, eta horretara ohituta egon behar dutelako, ez bakarrik matematiken kasuan, baizik eta baita beste ezein arlotan ere.

No hay comentarios: