Hutsuneak formakuntzan

Aurreko ekarpenaren jarraipen bezala, PC Tablet-ak eta beste baliabide teknologikoak erabiltzeko irakasleen formakuntzan dauden gabeziak aipatuko ditugu.
Bai magisteritzako ikasketetan eta baita irakaskuntzara bideratutako beste ikasketetan ere, unibertsitatetik hutsune handiak daude. Gaur egungo eta etorkizuneko maisu- maistra eta irakasleek formakuntza zabalagoa behar dute jarri zaizkien eginbeharrak betetzeko.

Irakasleek zeharreko gaitasun gehiago eskuratu beharko lituzkete haien "irakasten ikasteko" prozesuan; IKT-en (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) hastapenetan formakuntza iraunkorra izan beharko lukete batez ere. Izan ere, teknologia mota ezberdinak gero eta gehiago txertatzen ari dira ikasgeletan (ordenagailuak, proiektoreak, arbela digitalak, software berezia...), ikasten laguntzeko oso lagungarriak izan daitezkenak.

Zoritxarrez, gaur egun oraindik ez dago formazio handirik unibertsitatean. Ondorioz, irakasleek formazio ikastaroetan parte hartu behar dute, haien denbora librea horretarako jarriz. Noski, hori hezitzaile bakoitzaren borondatea da, eta asko ez daude prest berezko laneguna bukatu eta gero horrekin jarraitzeko, erretze egoera batera iritsiko bailirateke.

Hezitzaile askok haien denbora libreari uko egiten diote formakuntza ikastaroetan sartzeko, baina irakasleriaren mugikortasuna dela eta, askotan prozesu bukaezina da: finkoa ez den irakasle bat teknologia batean hezi, irakasle hori zentroz aldatu, eta etorriko den berria hezten hasi behar.

Etorkizuneko hezitzaileen ikasketetan IKT-ak sakonki lantzearen onura-hartzailea formazio eta hezkuntza sistema guztia izango da, baina batez ere, ikasleria, lan horren guztiaren jasotzaileak izango direnak.


klik egin irudiaren gainean, argazki gehiago ikusteko.

No hay comentarios: